XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

81. LEGEZKO EZKONTZA-BANANTZEKO EPAIA

EPAIA

Zk. ...

...(e)ko hirian, ...(e)ko egunean

IKUSIRIK ... J/A.ak, ...(e)ko hiriko eta bere partiduko Lehen Instantziako ... Epaitegiko Epaile denak, ELKARREN AKORDIOZ BANANTZEKO auto hauek, zeintzuk segitu baitira Epaitegi honetan ...zk.arekin,

eta IGNACIO ARTANO UBIDE jn.ak eta bere emazte ANGELA AMILIBIA AIZPURU and.ak eskaturik beren ordezkaritzat dutela GORKA ALONSO IÑARRA Prokuradore jn. eta gidaritzat ANTONIO ARTAMENDI ELZO Letratu jn, elkarren akordioz ezkontza-banantzea egiteari buruz;

bertan Ministraritza Fiskala izan da alderdi, eta

EGITATEZKO AURREKINAK

LEHENENGOA.- GORKA ALONSO IÑARRA Prokuradore jn.ak, bere ordezkaritza horretan eta ...(e)ko datarekin elkarren akordioz banantzeko demanda formulatu zuen, egokiesten ziren egitateen eta zuzenbidezko oinarrien arabera, eta bukaeran eskatu zuen ...

BIGARRENA.- Aurreko idazkiarekin eta horrekin batera zihoazen dokumentuekin, aurkeztutzat eman zen ezkontza-bananketako eskaera; eta senar-emazteak Epailearen aurrera zitatuak izan zirelarik, esandako egunean eta orduan agertu ziren, eta bakoitzak bere aldetik berretsi zuen bere bananketa-eskaera eta aurkeztutako Hitzarmen erregulatzailearen proposamena.

HIRUGARRENA.- Beteta baitzeuden uztailaren 7ko 30/1981 Legeko Seigarren Xedapen Gehigarriko 2, 3 eta 4. puntuetan galdatzen diren ukanbeharrak, tramitera ametitu zen ezkontza-bananketako demanda,

eta jakin izanik ezkontza horretatik badirela adin txikiko seme-alabak, Ministraritza Fiskalari bidali zitzaion tratatutako guztiaren kopia, eta honek bere informea eman zuen bere denboran eta forman, baina ez zuen ezer agertu eskatutakoaren kontra, eta beraz autoak prest gelditu ziren epaia emateko.

LAUGARRENA.- Prozedura hau tramitatzekoan, legezko manamenduak bete dira.